gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko urriak 3, osteguna
Marguerite Yourcenar
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > MARGUERITE YOURCENAR
MARGUERITE YOURCENARREN BIOGRAFIA


Erretratu galeria

Marguerite Yourcenarrek erretratu galeria harrigarria sortu du, hala pertsonaia errealek nola alegiazkoek osatua: Hadriano, Eric eta Alexis dira horien arteko garrantzitsuenak. Era berean, Baldwin, Kavafis eta Mishima idazleen obrak itzuli zituen; izan ere, idazle horiek, bere pertsonaia batzuen antzera, zuhur bizi izandako homosexualitatea dute berezitasuna. Idazleari berari dagokionez, berak ere tentuz bizi izan zuen berezitasun hori, 1947tik «Petite Plaisance» etxaldera erretiraturik, Maineko Mount Desert uhartean (AEB), 32 urte elkarrekin eman ondoren hilko zen lagunaren ondoan.

Bi sexuetako lagun eta maitaleak baliatu zituen bere pertsonaien eredu gisa. Ustez, Jeanne de Vietinghoff eta Conrad, haren senarra, gutxienez bost libururen inspirazio iturri izan ziren, Euridize berria horietako bat. Horren eskuizkribuaren bidez ezagutu zuen André Fraigneau idazlea, eta Grasset argitaletxeko irakurlea. Hark, homosexual, greziar jainko baten hazpegien jabe, geroago nazien ideala bere egingo zuen hark garraztasunez errufusatu zituen Margueriteren intsinuazioak. Guztiarekin ere, horrek ez zion galarazi beste bost liburu argitalratzea, Azken tiroa horien artean 1939an.

Ia erabat suntsiturik, Suak obra zela bide libratu zen Marguerite Yourcenar bere amorruaz; bertan, aparteko gizonak eta emakumeak limurtzen atsegin duen literatura emakume baten itxuran azaltzen da. Izugarri limurtzaile –aitaren antzera–, André Fraigneau-ri esker aurkituriko psikoanalista batekin zeharkatu zuen Grezia. Afroditaren itxura ez bazuen ere, abenturak pilatu zituen zauri sendagaitz batetik ihes egiteko bezala. Luzia Kiriakos, homosexual baten emazte greziarra, galtzaile irten zen joko hartan, alkoholismoan erori zen, eta geroago bonbardatze batean hil zen 1941ean.

Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net