Marguerite Yourcenar (1903-1987)
1997an Marguerite Yourcenarren heriotzaren hamargarren urteurrena izan zen. Gero eta gehiago dira haren oroitzapena bizirik iraunaraztea helburu duten ekimenak; izan ere, ekumen horiek bizitza obra bezain aberatsa ageri duen emakume baten jeinuaren testigantza ematen dute. Mont Noir-eko gaztelutik (Saint-Jans Cappel, Frantziako iparraldea), haurtzaroaren aldi bateko bizileku izan zen hartatik, amaren sorleku eta betiko pausaleku izan zen La Bouverie-ko gazteluraino (Suarlée, Belgika), Acoz-etik iraganik, non haren osaba, Octave Pirmez idazlea bizi izan zen, horietan guztiean asaba ospetsuen –Txinan enbaxadore izandako bat tartean– urratsen atzetik iibiltzen ikusten dugu akademiako kide izatera izango zena.