Marguerite Yourcenar-en liburua jaiotza batez hasten da: harena. Abiapuntu horretatik bere buruari galdegiten dio. Nondik dator? Nor izan zuen ama, bera sortu eta ia berehala hil zena? Nor izan zen aita? Zer jakin dezake, denboraren loditasunaren zehar, beraren etorki izan ziren bi familia horietaz? (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Munduko labirintoa I: oroigarriak
*****
Lehen buruan geologikoa eta geografikoa den oroitzapen baten ildotik, egileak lurrak, dunak eta oihanak kokatu egiten ditu, oraino giza kutsurik gabekoak, Erdi Aroan luberritu eta egunen batean Frantziako Flandes bilakatuko zirenak, arbasoen sehaska, alegia. Gero, artxibo historikoen konplexutasun amaigabearen laguntzaz, bere familia XVI. mendearen hasieran sortu zeneko lekuak kokatzen ditu, Bailleul eta Casselelle artean…
Munduko labirintoa II: iparreko artxiboak
*****
1970eko azaroaren 24an, bere heriotza arreta zorrotzez prestatzeari ekin zion Mishimak. Berrogeita bost urte zituen. Obra zabala ondua zuen. Aintza ezaguna zuen. Mishimaren nahiaren arabera, mendetan zehar herrialdearen tradizioak puntu orotan eskatzen duen zorroztasunari men egin behar zion bere suizidioak. Halako giroan bizitzea erabakia baitzuen gizartearen, literaturaren, politikaren alorrean: bere eskuz sabela irekirik, lepoa moztu zion lagun batek. Batera ikaragarria eta eredugarria den heriotza: sakonean hori izan baitzen, nolabait esan, japoniar eleberrigile eta olerkaria gaztetatik liluratua zeukan hutsune metafisikoa erdiesteko bidea. (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Mishima edo hutsaren ikuspena
*****
Jaunak,
Ohikoa denez, zuen artean onartu izana, aurrekaririk gabeko ohorea hauxe, eskertzen hasiko naiz. Ez naiz luzatuko –berek ongi baitakite hori– zenbait laguni zor diedan esker onaz, horiei esan bainien, nik sartzeko eskaera ez eginik, nahiz ohiturak hartara behartua izan, ez nituela beren ahaleginak arbuiatuko. Badakite zeinen bihozbera naizen adiskidetasunaren dohain miresgarrien aldera, eta inoiz baino bihozberagoa oraingo honetan, zeren eta, adiskide horiek, gehienak, nire liburuaren adiskideak baitira, eta inoiz, edo guztiz laburki, ez bainaute aurkitu bizitza osoan. (hitzaldiaren lehen lerroak, jatorrizko argitalpenetik hartua)
Frantziako akademian sartzean Marguerite Yourcenar-ek egindako hitzaldia eta Jean D'Ormesson-en erantzuna
*****
Beste ziklo bat abiatu da; aurreko udazkeneko hondar hostoen artean, gezien gisa igarotzen dira lehenengo zurtoin berdeak. Elurra urtu eta haizeak garratz jotzen dueneko aldi horretan gaude; orduan, Ekialdetik –Italia bitarteko– ekarri kristautasun oraino ia berri bat antzina-antzinako paganismoaren aurka borrokatzen da Iparreko eskualdeetan, eta suaren gisa lerratzen da egurrez beteriko oihan zaharrean barrena; VII. mendearen egunsenti ekaiztsua da. (Beda Agurgarriaren lerro batzuen gainean izenburuko saiakeratik hartua – Jatorrizko argitalpena)
Denbora, eskultore handia
*****
Oroigarriak eta Ipar artxiboak kaleratu ondoren, hona hemen Zer? Eternitatea, Marguerite Yourcenar-ek Munduko labirintoa deitu duen familiaren historiaren hirugarren atala (...) Azken liburuki honetan, Marguerite, haur eta nerabe, agertzen hasten da, baina kontakizunaren ardatza, berriro ere, Mont-Noir da, baina baita bera ere. Haren amodioak, zilegiak izan edo ez, eskuzabaltasun isilak, hitzik gabeko adiskidetasunak, haren dotoreziak, arduragabekeriak, lehia nekaezin eta argia pasatzen dira maitasun sakoneko edabearekin nahasirik. (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Munduko labirintoa III: zer? eternitatea
*****
Hemen Marguerite Yourcenar-ek bilduriko saioak era askotariko ibilbide intelektual luze –1930eko urteetatik 1987ko hondar egunak bitarte– baten agergarri dira. Bildumaren lehen atalean, Greziaren inguruko multzo garrantzitsu batek erakusten digu zeinen bizirik zeuden berarentzat greziar Antzinateko pertsonaiak. Originaltasun bakaneko eta gaztetasunaren indarkeriaz hornituriko orri batzuek Apolo hiltzailea eta Kasandra, haren biktima, agertarazten dituzte: gupidagabeak, ukaezinak. Beste orri batzuek Ravenako mosaikoen aurrean pausarazten gaituzte. Nonahi, denboran eta oroimenean zehar, herioa behin eta berriro ageri zaigu, nekaezina: Innsbruck-eko printzeen hilobiak, Dureroren aingeru hegoduna, Böcklin-en Hildakoen uhartea… (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Erromes eta arrotz
*****
Marguerite Yourcenar-ek gogora ekarri, edo asmatu, dituen heroi guztietatik, ezeinez ez da hain xamur eta sakon mintzatu nola Bashô-z, Japoniako XVII. mendeko monje alderrai hartaz. Bildumako lehen testua da, Ene kartzelako itzulia izenburukoa; liburu honen irakurketak malenkoniatsu uzten gaitu, ez baitzuen amaitzerik lortu. Egindako hainbat bidaiaren puska txikiak ageri dira, harrigarriak zenbaitetan (kontinente amerikarra ekialdetik mendebalera zeharkatzea, Alaskara lehenbizi, San Frantziskora gero). Alabaina, Japonia da liburuaren muina, eta Japoniaren barnean teatro tradizionala; Mishima du heroia, eta horren obra baino garrantzitsuagoa ageri zaigu horren heriotza, leku gehiago hartzen du. (jatorrizko argitalpenean agertu oharretik hartua)
Ene kartzelako itzulia
*****
Etengabe egin eta berregiten den suge uztai baten gisa, Elektrak eta hurbilekoek beren abenturen bidez, mendetan zehar familia kriminalak agerturiko alderdi guztiak beretzen dituzte, bata bestearen ondoren. Mizenasko indusketek urrezko mozorroak eta sastakaiak eman dituzte frogagarri gisa, baina idatzizko testigantzak ez doaz Homeroren bertso batzuk baino haratago, hots, Agamenonen mamuak Klitemnestraren krimena oroitarazten dituen horiek: "Eta zakur begiak zituen emakumeak hil ninduen, eta joan egin zen niri betazalak itxi gabe, hildakoek beharrezkoak dituzten ohoreak ukaturik"… (jatorrizko argitalpeneko hitzaurretik hartua)
Elektra edo mozorroak kentzeas
*****
Liburu hau inoiz ez dela irakurriko espero dut… Bertan ez zarela, zure irudia zabaltzen da halako eran non unibertsoa betetzen duen. Fluido egoerara pasatzen zara, mamuen egoera den horretara. Bertan zarela, zure irudia trinkotzen da, metal astunen kontzentrazioa iristen duzu, iridioarena, merkurioarena. Pisu horretaz hiltzen naiz, bihotzean erortzen zaidanean. (jatorrizko argitalpenetik hartua)
Suak